Ekintza
Solidaria osatzen dugun gizon eta emakumeak edozein era eta kondizioko
pertsonak gara, denominadore komun honekin: Jesus eta bere erreinuaren
eraiketaren grinaz.
Bateratzen
gaituena da nola zehaztu Jesusen jarraipena. Sinesten dugu fedea
bizi behar dela taldean. Horregaitik elkartzen gara komunitatean,
elkarri ezaguterazteko gure bizitza, bata bestearen kontrastasunegatik
aurrera joan ahal izateko.
Halaber,
fedearen gure ulerkuntza aktiboa da, bultzatzen bait
gaitu mundura eta gizarte bidezkoagoaren eraiketara, bai giza, bai
politika mailan. Gure ekintza ere berrikusi egiten da taldeetan, kontrastatzeko
ebangelioko argiaz.
Gure
komunitateek lortzen saiatzen garen gizarte berria bizi eta egiaztatzea
nahi dute. Horretarako, anaitasuna eta beren inplikazioak,
(elkar laguntza eta maitasuna, adibidez) funtsezko elementuak dira.
Hori
dena egiten dugu Eliza Unibertsalaren barruan, gure Elizbarrutietan
txertaturik, zeina kontsideratzen dugu, dena kabitzen den Jaungoikoaren
Herri handia dela.
Elementu
arrunt handi hauen atzetik, desberdintasun eta egoera asko izaten
dira. Gure komunitateetan adin eta kondizio askoko pertsonak gara;
bakoitza bere egoeran gure Aita-Ama den Jaungoikoak deitua sentitzen
da, gure komunitatean berari jarraitzeko, eta bakoitzak bere erantzun
singularra ematen dio.
Aipamen
berezia merezi dute bere singulartasunagatik "disponible"
edo "gertuak", zeinek laikoak bait dira, komunitate barruan
botu espezialak egiten bait dituzte.
Gure
komunitateko kideen testigantza batzuk, lagun zaitzazkezu, beharbada,
nortzu garen hobeto ulertzen.