Hemen,
Ekintza Solidaria 1992an sortu zen, Bilbo taldeko kide bat, Trujillon
kokatu zenean. Gaur bost komunitate gara, hiriko beste horrenbesteko
parrokietan, kideak kondizio askokoak direlarik. Esan dezakegu sendatua
eta goruntz doan komunitea dela.
Hemen egiten dugun lanak izan du bertako erakunde publikoen onespena.
Kideen zati handi batek hiriko alderdi baztertuetan ekintza sozialetan
egiten du lan, haurren heziera, emakumearen promozio, auzoko buruei
laguntza eskainiz, etabar, Círculo Solidario ONGDaren barruan.
Laburbilduz, Jesusi jarraitzen eta anaierekiko elkartasunean pobreen
alde lan egiten saiatzen gara., hau bait da E. S.ren karisma.
Komunitateko lokaletan biltzen gara astero. Gai ezberdinak aztertzen
ditugu: erlijioso eta sozial formazioa; Ebangelioaren azalpena. Bukatzen
dugu otoitz aldi batez.