Munduaren
gure ikuspegiak pobreak jartzen ditu erdian, hauen egoera zauri
bat bait da gizateriantzat. Kanpoitik begiratuta, mundua agertzen
zaigu, desoreka, gose, gogorkeria, gerra, baztertuez beterik. Barrutik
ikusten da solidaritate eza edo injustizia bezala.Horrenbeste gaitz
sorterazi edo onartzen dituzten nazio aurreratuek, larriki
zaurituak daude beraien moralezko baloreetan.
Pekatu
deitzen diogu problema sozial honi, Jaungoikoaren nahia desegiten
bait du.
Jesusek ekarri digun bilakaera bilatzen ari gara,
eta ulertzen dugu bilakaera horrek aldaketa sozial eta politikoaren
mobilizazio aldeko borroka eskatzen duela. Desberdintasun eta injustizia
grabeko munduan, ezin dugu neutralak izan.